Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Ezkerra batzeko odisean

2022ko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun
François Hollandek Eliseoa utzi zuenez gero, duela bost urte, Frantziako ezkerrak ez du lortzen bere burua suntsitzeko prozesutik ateratzea. Ez dauka hautagairik presidentetzarako lehian sartzeko, eta, inkestek diotena betetzen bada, 11 hautagaietatik bakar batek ere ez du botoen %10en langa gaindituko. Emmanuel Macronen, eta eskuinaren eta eskuin muturraren oso behetik daude denak.

Oro har ezkerrak eskuinak baino ezintasun handiagoa du gizartean izan diren aldaketa sakonei batera erantzuteko. Frantzian, denbora darama ika-mikak interes partekatuen gainetik jartzen. Hori dela eta, eta elkarrekin joateko aukera baztertuta, primario popularra abiatu zuten herritar batzuek, izena eman duten 467.000 herritarren artean ezkerreko hautagairik onena zein den erabakitzeko. Presidentegai gehienek esana dute ez dituztela aintzat hartuko emaitzok, baina gogoan izan beharko lituzkete, herritarren ekinaldian bozkatzeko izena eman dutenen kopurua hautagaitzei emandakoena baino handiagoa dela ikusita. Beste kontu bat izango da batzeko balioko duen, edo arrazoi gehiago ematen dituzten bozen egunean etxean geratzeko edota txarrenetan onenari botoa emateko, duela bost urte gertatu zen bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.