martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Job santua Sinn Feinen

2022ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bi lorpen bikain eskuratu ditu Sinn Feinek bere ibilbide luzean. Lehena, 1998an, Ostiral Santuko Ituna, zeinaren bidez borroka armatua praktikatzen zuten bi aldeak—IRA eta loialistak— eta horiekin bat egiten zuten alderdi politikoak bide politikoen bitartez bakarrik saiatuko ziren helburuak lortzen. Akordio hori Mendebaldeko diplomazia nagusiaren babesarekin egin zen: Washington, Londres eta Dublin, eta, Dublinekin batera, Europako Batasun osoa. Akordioak ez zuen konpondu —ezinezkoa zen lehen, eta ezinezkoa da oraindik ere— bi komunitateen artean dagoen leizea. Belfasteko gune batzuetan, zutik daude oraindik auzoak bereizten dituzten harrizko paretak, eta harresi mentalak.

Osteguneko hauteskundeetan lortu zuen Sinn Feinek bere historiako bigarren garaipena, irabazle izan baitzen aurrenekoz, DUP alderdi unionista nagusiak baino bi eserleku gehiago lortuta (27-25); akordioa sinatu eta 24 urtera.

Aldeko haizea dauka Sinn Feinek Irlandako Errepublikan ere, inkesten arabera irabazlea izango baita Dublingo legebiltzarrerako (Oireachtas) hauteskundeetan. Inoizko egoerarik onenean daude errepublikanoak haien helburu nagusia lortzeko, 1905ean alderdia sortu zutenetik.

Betiko Saint Patrick baztertu, eta pazientziaren patroia, Saint Job, gurtu beharko dute ilegorriek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.