Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Miarritze

2019ko abuztuaren 22a
00:00
Entzun
Deigarria da, eta iraingarria ere bai, G7koen gailurraren webguneak dioena: «G7a, ezberdintasunaren kontra borrokatzen». Hori jartzen du Emmanuel Macronen irudiaren alboan. Miarritzeri buruz ere badihardu, «Frantziako hego-mendebaldean» dagoen hiriaz, non Coco Chanel bizi izan zen, eta denda bat ireki zuen 1915ean; non euskal sukaldaritzaren onena dasta daitekeen, non dantza tradizionala, surfa eta pilota nahasten diren, eta errugbi olinpiar talde bat dagoen. Testuak ez du ezer galtzekorik, baina amaiera da gezurrik handiena: «Mundura zabalik dagoelako, ezberdintasunaren kontra borrokatzeko ongi etorria izango da G7a. Miarritze zurea izango da abuztuaren 24tik 26ra».

Arrazoirik ere ez zaie falta Miarritze haiena izango dela diotenean. Ikusi besterik ez dago Euskal Herria nola inbaditu duten, nola zanpatuz hura ukatzen ari diren, bide batez eta beste behin, eta hori guztia Miarritzeko bainuetxean hiru egunez jan eta edan bapo eginez, gainera, ezberdintasuna borrokatzen ari direla dioten bitartean.

Erretorika faltsu hori agerian uzteko eta nazioarteko sare bat sortzeko ahaleginean ari da egunotan haiek sortutako ezberdintasunak pairatzen dituen beste mundu hori, bizitzaren aldaera guztiak zapaltzen dituen zazpien sistemaren aldaketak eraikitzen, eta Euskal Herri bat badela erakusten. Gailurrak duen gauza on bakarra: kontragailurra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.