Atzo Puigdemontek lortu zuen garaipenaren parekoa da Espainiako Auzitegi Goreneko magistratu Llarenak hartu zuen kolpea. Llarenak indargabetu egin ditu Puigdemont, Comin, Serret, Ponsati, Puig eta Roviraren aurkako euroaginduak, eta autoan garbi adierazi du amore ematen duela, oraingoz, Europan dauden buruzagi independentziazaleei jazartzeko ahaleginean. Suitzan ihes eginda dagoen CUPeko Anna Gabrieli buruz ez du ezer esan, haren kontrako euroagindurik ez zuelako aktibatu.
Llarena epaileak garrantzi handiko beste erabaki baten berri eman zuen, ondo erakusten duena zenbateraino eman duen amore: ez dio epaitu aurreko galdera egingo Luxenburgoko Europako Batasuneko Justizia Auzitegiari. Zergatik? Ez dagokiolako berari egitea, eta bigarren porrota jasotzeko aukera handia zeukalako.
Erabaki horiek ez dute indargabetzen Espainiako Prozedura Kriminaleko Legearen 384 bis artikuluaren aplikazioa, zeinaren ondorioz kargu publikoa edukitzeko eskubidea —kasu honetan, parlamentaria— eten nahi dien Llarena magistratuak Puigdemont, Junqueras,Romeva, Turull, Rull eta Sanchezi. Eztabaida juridiko interesgarria piztu du asteotan artikulu horren aplikazioak.
Ez dezagun ahaztu, aukera ikusiz gero, Gorenak edozein unetan jar dezakeela berriro martxan euroagindua.

HIZPIDEAK
Llarenaren etsipena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu