Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Bolsonaroren gainbehera

2019ko ekainaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Lava Jato operazioa: Brasilgo politika astindu eta irauli zuen kausa, Luiz Inacio da Silva Lulaespetxera eraman zuen prozesua, «gaizkile erakunde baten buru»izateagatik, noiz eta inkesta guztiek irabazle argitzat jotzen zutenean. Jair Bolsonaro eskuin muturreko hautagaiak aukera gutxi zeukan orduan, baina erraztu egin zioten botererako bidea, lehiakide giltzapetuari aurkezteko eskubidea kendu ziotenean. Sergio Moro izan zen Lava Jato-ren instrukzio epailea, egungo Justizia ministro ahalguztiduna: aurrekaririk ez duen ministerioa eman zion Bolsonarok Morori kargua hartzean, justiziari ez dagozkion botereak emanez.

Brasilgo prozesu judizialak eta politikoak hartu zuten norabidea ikusita, inor gutxik sinesten zuen epaileak inpartzialak izan zirela. Baina orain, susmoak ez ezik, frogak ere badaude baieztatzeko konplot judiziala egon zela. Besteak beste, Sergio Mororen, Deltan Dallagnol fiskalburu ebanjelistaren eta auziko abokatuen arteko elkarrizketak azaleratu ditu ikerketa batek, eta erakutsi fiskalen xedea zela Lularen PT Langileen Alderdiaren garaipena trabatzea.

Bolsonarori inoizko babes gutxien duen garaian lehertu zaio auzia, brasildarrak haren kontra protestara ateratzen hasi diren honetan. Presidentea eroria dela esateko goizegi den arren, amaieraren hasiera izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.