Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Osasunaren hobe beharrez

2020ko apirilaren 23a
00:00
Entzun
Hiru administraziotan banaturik, bi estaturen menpe, eta Osasun Ministerioek agintzen omen dituzten irizpideen araberako bizitza egitera behartuak. Ministerio horiek mugitzen omen dituzten datuen esanetara. Baina datuak ez dira garrantzirik gabeko informazio multzo bat, errealitatea interpretatzeko eta manipulatzeko tresna eraginkorrak baizik. Eta datu horiek osasunaren eta hura kudeatzen duten ministerioen interesen gainetik daude, inoiz baino gehiago, eta mugak mugaturik.

Nola ulertu bestela kilometro eskasetara bizi diren ume batzuek paseatzera ateratzeko aukera izatea konfinamenduaren lehen egunetik, eta beste batzuek etxean 40 egun baino gehiago egin behar izatea? Nola eskolei dagokienez hartutako neurriak? Lanari buruz, berriz, ezberdintasun handirik ez. Osasunak agintzen omen du erabaki larriak hartzerakoan, abiadura handiko trena geratzen ez den bitartean, baldin eta enpresari handien jarduerak eteten ez badira.

Eta herritarrak, bien bitartean, batzuen zein besteen datuen interpretazio-manipulaziora egokitzera behartuak, osasunaren hobe beharrez omen den askatasuna galtzeko prest, neurri zapaltzaileak txalotzen, eta mugaren bi aldeetara gero eta konfinatuago, gero eta urrunago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.