Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Birusarekin bizitzera ohitzen

2020ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
Bizitza soziala, humanitatearen ondare preziatua, aspaldian zegoen gain behera; pixkanaka, traumarik jasan gabe, ohitu da bat mundu globalizatu eta gertuko omen denaren errezetara: norberaren oskolera egokituz doan gizartera.

Baina aspaldiko joera horrek pauso erraldoi bat eman du: lehertu da larritasunaren bat-batekotasuna, duela bi hilabete eskas inor gutxik espero zuen egoera. Kostako da datorren uda ezohikora ohitzen, hein batean ziurgabetasuna halabeharrezkoa izango delako. Konfinamendua arintzeko neurrien berri nola eman duten ikusita, ezin espero berehalako etorkizuna irudikatu ahal izatea. Neurriak eman dituzte, bai, baina datuek ziurtasuna ematen duten neurrian eta komeni denaren arabera aplikatuko dira.

Datorrenerako ikastaro trinkoa izango dira hilabeteok. Leku seguruetara, bakartuetara eta gertukoetara bidaiatzeko joera egongo da. Hegazkinean baino lasaiago joango da autoan jendea. Agurtzeko musu emateaz ahaztu, eta hondartzetako pasealekuetako irudi jendetsuak oroimenerako argazkiak izango dira.

Txertoak ez du orain arteko bizitza soziala ekarriko, baina ordurako inor gutxi harrituko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.