Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Lenin Morenoren urte berria

2020ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
Lenin Moreno Ekuadorko presidenteak asteburuan jarri zion izena legegintzaldiko azken urteari: «Ekuador berriaren lehen urtea». Berritik gutxi du, ordea, murrizketa sozial eta ekonomikoen segida besterik ez da eta; etenik gabe 1990eko hamarkadara itzulera, miseria zukutzen dutenen beharrak asetzen aritu baita, 2017an boterea hartu zuenez gero.

Moreno Herri Aliantzaren babespean iritsi zen gobernura, Rafael Correa presidente ohiak sortutako koalizioarekin. Baina bozak irabazi bezain pronto eskuinera egin zuen. 1990etan Jamil Mahuaden gobernu kontserbadorearen errezetak eskuan, koalizio ezkertiarra gidatu zuten gehienen kontrako jazarpen bortitzari ekin zion.

Orain, berriz, koronabirusaren pandemian ikusi du argia, neurri neoliberaletan koska bat gora egiteko, eta aitzakia izaten ari da manifestarien kontrako errepresioa gogortzeko. Joan den astean distantziak errespetatuta protestan ari ziren hainbat herritar zauritu zituzten poliziek, baina haserrea handitu besterik ez da egin, eta kalera ateratzen hasi dira. Indigenek ere ohartarazi dute herrialdea geratzeko prest daudela, joan den urrian egin bezala. «Kalera aterako gara, pandemia baino kezkagarriagoa baita dagoeneko jatekorik ez izatea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.