martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Herri akusaziorik ez Zaldibarren?

2021eko otsailaren 23a
00:00
Entzun
Zaldibarko zabortegiko luiziaren harira ustezko bi delitu ari dira ikertzen epaitegietan. Lehenean, Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileen heriotzak arduradun zuzenik ba ote daukan zehaztea dute helburu. Bigarrengoan, ingurumenaren aurkako delitua ikertuko dute.

Gure herriaren gatazka politikoarekin lotura eduki duten auzi askotan, ia gehienetan azken hamarkadotan, herri akusazioek —AVT, Dignidad y Justicia...— ez dute eduki inolako eragozpenik akusazio moduan jarduteko, kasu askotan fiskaltzak baino zigor handiagoak eskatuz. Orduan, auzitegientzat herri akusazio horiek oso tresna baliagarriak ziren, zaintzailearen papera betetzen zutelako, eta inork ez zuen kexua egiten herri akusazioaren figuraren gaineko abusua gerta zitekeelako.

Atzo jakin genuen Zaldibarren gertatutako hondamendi ekologikoaren auziko fiskaltzak eskatu diola instrukzio epaileari ez ditzala onar auzi horretan ez akusazio partikularrak ezta ere herri akusazioak. Baina auzi bat badago bete-betean justifikatzen duena herri akusazioaren presentzia, ingurumenaren aurkako delituena da, herritar guztiei egindako kalteak direlako: ingurumena ondasun kolektiboa da, herritar guztien eskubide bat. Epaileak ezin du eskubide horren aurka jo, fiskalak eskatuta ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.