mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Sasi-diziplina

2021eko ekainaren 18a
00:00
Entzun
Historialarien artean mesfidantzaz hartu ohi den diziplina da historia kontrafaktuala, edo historia birtuala. Funtsean, inoiz gertatu ez diren gertakariak imajinatzea da, ahal den modu errealistenean ondorioztatzeko nola garatu ote zitezkeen. Klasikoena eta akaso nekagarriena: Alemaniak II. Mundu Gerra irabazi izan balu, nolakoa zatekeen egungo mundua? Tarteka, zenbait historialari ospetsuk ere egin dute historia kontrafaktualtzat har litekeen praktikarik. Errate baterako, Santos Julia katalanak, zeina aditua baitzen 36ko gerran, frankismoan eta trantsizio aldian, Espainia gerra zibilik gabe artikuluan ondorioztatu zuen Espainiako Errepublika Europa mendebaldeko demokrazia laiko baten gisan garatuko zatekeela. Ez iraultza boltxebikerik, ezta uztarri nazional-katolikorik ere. Hala ere, historia birtual edo alternatiboek arrakasta eta emankortasun gehiago dute literaturan eta ikus-entzunezkoetan, akademian baino. Sasi-diziplinago, diziplina baino.

Historia-fikzioa bezala, politika-fikzioa ere egin liteke. 2015eko departamenduko bozetan, EH Bai eta Fronte Nazionala igaro ziren bigarren itzulira Errobi-Aturri kantonamenduan. Gainerako alderdien ikuspuntutik, bi muturrak ziren, baina guziek EH Bairen alde egin zuten. Zer jarrera hartuko lukete bertze indarrek Hego Euskal Herrian, EH Bilduren eta Colon plazako alderdiren baten artean balego aukera bakarra? Sasi-diziplina batentzako erantzuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.