mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Lobbya

2021eko irailaren 8a
00:00
Entzun
Munduko lobby edo presio talderik ezagunenen artean dago AEBetako lobby kubatarra. Kubako iraultzatik ihesi AEBetara jo zuten kubatarrek sortu zuten, erbestetik iraultzaileen gobernuaren aurkako ekintzak babestu eta erregimen sozialista eraisteko. Helburu hori lortzeko, AEBek Kubarekin duten politika baldintzatzen ahalegindu da lobbya, Etxe Zuriak uharteko gobernuaren aurkako ildo gogorrari euts diezaion.

1991ra arte, Kubaren aurkako narratibak bazuen koherentzia AEBetako iritzi publikoan. Komunismoa herrialdeko bizimodua suntsitu nahi zuen ideologia bat zen, eta kanpoko etsai batek sustatzen zuen, Sobietar Batasunak. Kuba herrialde komunista bat zenez, etsaiaren parte zen, eta, hortaz, arriskutsua AEBentzat. Sobietar Batasuna desagertu ondoren, narratibaren koherentzia pitzatu egin zen, komunismoak nazioarteko mehatxu izateari utzi baitzion AEB kapitalistarentzat. Nekez sinetsarazi ahalko zen Kuba etsaiaren plataforma militar bat bihur zitekeenik berriz. Baina hara non lobby kubatarra ordutik egin den azkarren, eta gaitasuna izan duen Etxe Zuria eta AEBak iraganari lotuta mantentzeko, Kubako herritarren kaltetan, nahiz eta testuingurua arruntean aldatu.

Antzeko xedea luke Foro Sozial Iraunkorrak salatu duen bertze lobby batek: euskal gatazkako presoei aplikatzen zaien salbuespen politika bukatzeko pausoak trabatzea, Moncloa eta Espainia iraganari lotuta mantentzeko, Euskal Herriko garapen politikoaren kaltetan, nahiz eta testuingurua arruntean aldatu den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.