martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Epaileak, poliziaren jostun juridikoak

2021eko irailaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Aspaldiko estrategia da, lehendabizi helburua zehaztu, eta ondoren helburu horretara iristeko bidea erabaki. Badu bere logika, bizitzaren arlo guztietan egiten baita; bidea ondo edo gaizki egiten den beste kontu bat da, baina ondo eginez gero, lan molde eraginkorra da.

Parisko Dei Auzitegiak ebatzi zuen atzo Josu Urrutikoetxea etakide izanaren aurka atzo bertan egitekoa zen epaiketa ez egitea, eta auzia argibide fasera itzultzea. Alegia, funtsik gabeko lardaskeria juridikoa ikusi zuen ikerketa seriosa ikustea espero zuen lekuan, eta, ondorioz, agindu zuen hasieratik hasi behar zuela ganorazko ikerketak. Luze joko du, ustez, ikerketa berriak. Bitartean, ezinezkoa izango da Urrutikoetxea Espainiara estraditatzea.

Epaileak Poliziaren helburuak juridikoki janztea onartzen dutenean gertatzen dira horrelako desfaseak, askotan salatuagatik oso gutxitan desaktibatzen direnak. Poliziaren nahiari kasu honetan, Urrutikoetxeari kosta ahala kosta kartzela zigortzea ezartzea epaileek justifikazio juridikoa jartzea da justiziari egin diezaiokegun kalterik larriena.

Michelin enpresako zuzendaritzako Luis Herguetaren kasua da argigarria: ETApm-k hil zuen, baina ETA militarreko kide izan zen Urrutikoetxeari egotzi zioten urteetan. Poliziak bazekien.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.