inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Inpunitateaz jakitun

2022ko urtarrilaren 18a
00:00
Entzun
Kanpoan talde memorialisten protestak ere entzungo zituen Rodolfo Martin Villak atzo Nueva Economia Forumek antolatutako konferentzian hizketan ari zen bitartean. Argentinako justiziak haren aurkako auzibidea baliogabetu duela jakin eta gutxira, ahoan bilorik gabe mintzatu da Espainiako Barne ministro ohia. Trantsizio garaian gertatutako krimenen erantzule politiko eta penala izan daitekeela aitortu du, baina gaineratu du behin ere ez diotela loa kendu haren aurka zabaldu zitezkeen prozedura penalek, ezta Maria Servini epailearen ekimenez martxan jarritakoek ere.

Francisco Franco diktadoreak diseinatutako trantsizioaren zapalkuntzaren lehen lerroan aritu zen Martin Villa. Bazuen horretarako behar zen babes eta konfiantza, mugimendu frankistaren figurarik esanguratsuenetako bat izanik. Francoren trantsiziorako plangintza politikoa babesteko, torturak, hilketak eta era askotako beste krimenak egiteko agindu zuen. Franco ohean hil zen, altxamendu militar bat eta 40 urteko diktadura bat zuzendu ostean. Haren agindupean aritu zen ministro ohiak ere ez du izango etxeko ohean hilko den zalantza handirik. Bere inpunitateaz eta Espainiak eskainiko dion baldintzarik gabeko babesaz jakitun mintzatu zen atzo ere. Augusto Pinochetek eta munduko beste diktadore batzuek ez dute izan horrenbesteko zorterik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.