mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Saltsatan sartu gabe

2022ko uztailaren 15a
00:00
Entzun
Joe Biden AEBetako presidentea Yair Lapid Israelgo jarduneko lehen ministroarekin elkartu zen atzo Jerusalemen. Bidenek nahi zuen eran, ez zuten Palestinako gatazka eduki agendako puntu nagusitzat, eta Irani aurre egiteko itun bat nabarmendu zuten. Baina AEBetako presidente bat eremu horretara joanda, eta, are gehiago, presidente denetik lehen bisita izanda, gaia saihetsezina izan zaio Bideni.

The Times of Israel egunkariaren arabera, Etxe Zuriak Lapiden kabineteari eskatu zion ez itsusteko bisita lurralde okupatuetan kolonia gehiago eraikitzeko jakinarazpenen batekin. Izan ere, Bidenen agintepean AEBek berreskuratu egin dute Zisjordanian kolonia gehiago eraikitzearen aurka mintzatzeko jarrera. Bidenek berak atzo berretsi zuen bi estatuen irtenbidea babesten duela, eta, jakina denez, koloniek zaildu egiten dute hori.

Gainerakoan, gutxi gehiago, arruntean espero izatekoa bazen ere, Alderdi Demokrataren administrazio berriak ez baitu pizarrik aldatuko Israelek gatazkan duen jarrera guztiz defendatzeko politika; ezta Donald Trumpek ezabatu zituen marra gorri batzuk berriz margotuko ere —Jerusalem Israelen hiriburutzat hartu eta enbaxada harat eramatea, nagusiki—. Periskopioa Ukrainara eta Taiwanera begira dagoenean, zertarako saltsatan sartu munduak aspaldi galdutzat eman zuen gatazka batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.