mikel p ansa
HIZPIDEAK

Motorra motel

2023ko apirilaren 1a
00:00
Entzun
Hego Euskal Herrian, barne produktu gordinaren laurden bat edo gehiago sortzen du automobilgintzaren sektoreak, eta 60.000 bat langile enplegatzen ditu. Pandemiaren itzalean zabaldu zen erdieroaleen krisiak produkzioa moteldu zuen, eta autoen salmentak hankapera joan ziren; eta gero, errematatzeko, Ukrainako gerraren ondoriozko krisiak eta interes tipoen eta kontsumorako prezioen igoera orokorrak are gehiago zanpatu ditu ibilgailuen salmentak. Burua altxatu ezinik dabil sektorea. Gehitu horri klima larrialdiaren kontrako politikak, errekuntza autoak mugatu eta elektrifikatzera behartzeko apustua: prozesu motela izaten ari da, eta Asiako fabrikatzaile batzuk aurrea hartzen ari zaizkie europarrei. Volkswagenek eta Alemaniak lortu dute erregai sintetikoak darabiltzaten autoak fabrikatzen jarraitzeko zirrikitu bat. Orain, Euro 7 arauaren aurkako gurutzadan ari dira. Patronala hasia dago Pedro Sanchezekin lobby lana egiten, arau horren eragina murriztu dezan —emisioen kontrola handituko luke arauak, 2025ean—.

Automobilgintza mina zelai bat da oraintxe, eta Volkswagen eta Mercedes azken urteetan nola dabiltzan ikusi besterik ez dago: enplegu erregulazioak, elektrifikazioa ziurtatzeko zailtasunekin... Irabaziak dituzte halere —87 milioi euro Volkswagenek iaz—, baina, ikusitakoak ikusita, galdera da BPGaren laurden bat osorik sektore industrial bakar batean edukitzea komeni ote zaion herri bati.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.