Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Bitik bat

2020ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
Ezohiko hauteskundeak izan dira, iragarria zegoen bezala. Udan izateak eta koronabirusaren mamua bertan izateak inoizko parte hartzerik txikiena eragin du: % 52,8. Bozkatzera deituta zeudenen ia erdiek etxean geratzea erabaki dute. Baina udaz eta COVID-19az gainera, beste faktore bat ere badago atzean: bizitza politikoarekiko urruntasuna eta politikarienganako mesfidantza, urtez urte handituz doana. Zertarako joan bozkatzera, ezer aldatuko ez bada?

Gazteengan dago batez ere interesik eza, haiekin zerikusirik ez duen mundu baten ordezkari dira-eta politikariak. Europan orokorra da hori, baina etxera ekarrita, urruntze hori handiagoa gerta daiteke irabazleak beti irabazten badu. EAJk ia 50.000 boto galdu arren, hiru eserleku irabazi ditu, eta, datuak eskuan izan aurretik inor gutxik zalantzan jarri ez zuen bezala, PSE-EErekin koalizioan nahi bezala eta nahi beste gobernatuko du, eta, lurrikara politikorik ezean, luze jo dezake koalizioan elkarrekin aritzeko bideak.

Lurrikara Voxek eragingo duena, Gasteizen. Eskuin muturrak sartzea lortu du azkenean, eta, ordezkari bakarra izan arren, legebiltzarra astinduko du; bozgorailua emango diote haren irainak maite dituztenek, eta herri honek merezi ez dituenak entzungo ditu.

Baina ezer gutxi aldatuko da; are gutxiago politikariengandik gero eta urrunago dagoenarentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.