inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Atzeraldiaren itzalpean

2019ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Aurreko krisi ekonomiko globaletik hamar urte eskasera, gero eta ozenagoak dira mundua beste atzeraldi sakon batean sar daitekeelako mezuak. AEBen eta Txinaren arteko merkataritza gerrak, brexit-ak, eta, oro har, ezegonkortasun politikoaren mamuarekin izututa bizi den merkatu globalaren ahuleziak erakusten dute ez dagoela urruti mundua atzeraldi orokorretik. Europako Banku Zentralak adierazi du zorra erosteari ekingo diola atzera ere. Alemaniako Gobernuak agindu du prest dauzkala milaka milioi inbertsio keynestarrak egiteko. Sektore pribatuak, eta haren motor den autogintzak, buxatuta dirauen bitartean, sektore publikoan inbertsioak egiteak atzeraldian sartzear den ekonomia berpiztuko duelako azken itxaropenaren aldarria da hori.

Duela hamar urteko krisiak argi erakutsi zuen nortzuek jasango dituzten krisi baten atzaparkadarik gogorrenak. Kontua da gero eta azkarrago ari dela kapitalismoa amildegitik behera erortzen. Eta aditu batzuek diote horrek zerikusia duela natur baliabideak gero eta azkarrago agortzen dituen ereduaren bideragarritasunik ezarekin. Gauzak beste era batera egiteko modua pentsatzeko baliatuko balitz, krisia ez litzateke hondamendia izango. Baina eskarmentuak erakusten du baikorregia dela pentsatzea errezeta alternatiboak aintzat hartuko direla ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.