Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Balkoietako poliziak

2020ko apirilaren 8a
00:00
Entzun
Balkoiak bihurtu dira azkenaldian herritar askoren ihesbide. Etxean itxita, balkoi batek ematen duen arnasteko aukera txiki hori baliatzen dute. Baina, balkoi, leiho eta abarrek badute beste funtzio bat ere. Etxeko babesetik bizilagunak egiten duena ikustekoa, kalean dabilenari begiratzekoa, errepidean dabiltzan auto gutxi horiek zenbatzekoa... Azken finean, besteak egiten duena zelatatzekoa. Zelatari bihurtu gara, nahi gabe ere, gure etxeko leihoetatik: honek zakurra lau aldiz ateratzen duela, hark egunero hiru aldiz egiten dituela erosketak, hango hark autoa hartzen duela egunero lanera joateko beharrik gabe...

Jendeari zaila egiten zaio, eguneroko errutina aspergarri honetan, zelatan ibiltzeari uztea. Baina zelatari izatetik salatari izatera pauso handi bat dago, eta askok muga hori gainditu dute: bizilagunak egiten duena salatu, Poliziari deitu, kalean dabilenari oihu egin, iseka egin... Halakoak jasaten dituzte, adibidez, egunero lanera joan behar duten osasungintzako langileek, ezinbesteko jardunetan aritzen direnek eta baita, arazo fisiko edo psikiko bat tarteko, egunero kalera atera behar dutenek eta horretarako baimena dutenek ere. Nolatan bihurtu gara polizia? Nork eman digu besteen epaile izateko baimena? Konfinamenduak ez du eskubiderik ematen besteen etxe eta arazoetan sartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.