Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Pribilegioak

2020ko apirilaren 17a
00:00
Entzun
Ezin zitekeen okerrago egin. Gauerdia iritsi, eta lehia basatian jarri ditu Lanbidek Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako autonomo guztiak, banatzeko dauzkan 3 milioi euroetatik 3.000 jaso ahal izateko. Lehia estresantea, azkartasunean eta abilezian oinarritu baitute hautatuak aukeratzeko sistema. Eta sistema horren arabera, baldintzak betetzen dituzten lehenengo 1.000 eskatzailek eskuratu ahal izango dute laguntza. 170.000 inguru biltzen dituen kolektibotik.

Lehia hasi eta minutu batera kolapsatu da sistema, autonomoek aurretik ohartarazi zuten bezala. Milaka langile batera sartzeko ahaleginean, klik egin eta klik egin igaro dute gaua, kontzertuetara joateko sarrerak eskuratzen ariko balira bezala. Baina honek ez du zerikusirik dibertimenduarekin, bizirik irautearekin baizik, eta, horregatik, garai zailotan, ezin dute aldarrikatu desberdinkeriak saihestu beharko liratekeela eta, gero, bidezkotzat jo diskriminazioan oinarritzen den sistema hau.

Bi irizpide besterik ez zegoela defendatu du, ordea, Lanbideko zuzendariak: eskaera egin duten guztien artean banatu, eta huskeria bat jasotzea, edota, gutxi batzuen artean banatu, eta horiek behinik-behin arnasa pixka bat hartzea. Huskeria, hasteko, ezarri duten diru saila da, eta huts egite handi bat, berriz, dirua eskuratzeko prozedura eztabaidagarriaz harago, pribilegiatuak hautatzeko irizpidea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.