mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Potentziak, hauteskunde lehian

2020ko uztailaren 28a
00:00
Entzun
Txinaren eta AEBen arteko harremana aspaldiko garairik txarrenean dago. Houstongo eta Chengduko kontsulatuen itxiera izan da gatazka horren azken atala, eta ez dirudi luze gabe onbideratu daitekeenik. Munduko bi potentzia handienak direnez elkar muturtuta daudenak, eta neurri diplomatikoak eta ekonomikoak ari direnez erabiltzen elkarren aurka, gerra hotza terminoa erruz zabaldu da hamaikagarren aldiz, azken urteetanAEBen eta Errusiaren arteko tentsioa handitu denetan bezala.

Donald Trumpek eta haren gobernuak bide argi bat hartu dute Txinaren aurka, eta, pixkanaka, irudikatu nahian ari dira hura dela AEBen nemesi berria. Pandemian argi azaleratu da hori,AEBetako presidenteak etengabe errepikatu baitu «birus txinatarra» esapidea SARS-CoV-2aren errua egozteko. Azaroan dituzte presidentetzarako bozak AEBetan, eta Txina kanpainako gai bihurtu da. Trumpek demokratei leporatu die Pekinen eraginpean egotea. Badirudi hor bilatu nahi duela aurka egiteko modua demokratek leporatzen dioten Errusiaren eraginpeko izatearen akusazioari. Atzerriko potentziak hauteskunde lehia baldintzatzen, garroak ia munduko botere lehia guztietan hedatuak dituen superpotentzia batean. Ironikoa, gutxienean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.