mikel rodriguez
HIZPIDEAK

'Zu'-tik 'ni'-ra

2021eko maiatzaren 1a
00:00
Entzun
Norbanakoa bizkorra da. Masa animalia beldurti, ergel eta arriskutsua da». K agenteak J agente hasiberriari emandako lezio bat, Men In Black filmean. Bere garaiko filma, 1997koa, behin dike sozialista eraitsita olatu neoliberala mundu osora zabaltzeko libre sentitu zen arokoa. Masak zentroan zituen bizi ikuskera bat desagertuta, norbanakoa zentroan paratu zuena munduaz jabetzen hasi zenekoa. Zu zara zure bizitzaren muga bakarra. Zeure buruarengan sinesten baduzu, ezerk ez zaitu geldituko. Marketineko kanpainaren bateko esaldiak, iragarkiren batekoak, edo eliteko kirolari batek edo izar mediatikoren batek sare sozialetan erabiliko lituzkeenak. Norbera da bere arrakastaren jabe; norberaren bertuteak norberak landu ditu izerdia erruz botata. Kartoiak biltzen hasi zena aberatsa da orain. Karrika bazterrean laranjei ostikoka hasi zena munduko txapelduna da orain.

Baina diskurtso horrek zu-tik ni-ra jauzi egiten duenean, perspektiba aldatu egiten da. «Ez naiz Serena Williamsen pareko, erraketarekin eman nitzakeen orduak auskalo zertan pasatu ditudalako». «Gaizki ordaindutako lan bat dut, ez naizelako behar bertze ahaleginduzerbait hobea lortzeko». Norbera bada bere arrakastaren jabe, norbera da bere miseriaren jabe ere. Marketinean, publizitatean eta sare sozialetan balio izan badu, zergatik ez zuen balioko politikan? «Norbanakoa erlaxatu egiten da, eta horregatik hedatzen da birusa», erranen lioke K-k J-ri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.