Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Hormonak

2021eko irailaren 10a
00:00
Entzun
K ontrazepzioa doan izango dute 25 urtera arteko emakumeek Ipar Euskal Herrian. Pilula, biharamuneko pilula, antzugailu hormonala, diafragma... eta horiek hartu ahal izateko prozesu osoa. Alde ona badu doakoa izateak, kontuan hartzen badugu nahi gabeko haurdunaldietan ere badagoela klase aldagaia.

Pilulek leku garrantzitsua izan zuten70eko hamarkadan ahalduntzeko, eta izaten ari dira oraindik ere mundu zabalean, haurdunaldiak beste modu batera saihestu ezin dituztenentzat, baina esanguratsua da, betiko kontua, emakumeak hormonatzeko enpeinua, azken batean, hormonatzeak ez baitu emakumea bere gorputzaren jabe egiten, depresioen eta bestelako albo kalte larrien eraginez. Hormonak hilekoa kontrolatzeko; hormonak menopausiari eta adinari dagozkion gorputz aldaketa naturalak menpean hartzeko. Hormonak emakumeen gorputza eta izaera moldatzeko.Gizonentzat kontrazepzioak ikertu izan dituztenean, berriz, atzera egin dute, zeren depresioa, besteak beste, ez baita gizonen kontu bat.

Pilulen, antzugailuen, diafragmaren eta zerrenda luze baten ondoan jarri dute bi preserbatibo marka doan eskuratzeko aukera, baina ez da benetako apustu sendoa egiten haien erabilera sustatzeko, nahiz eta ez duten albo ondoriorik eragiten, eta, batez ere —eta agian horregatik ez dira sustatzen—, gizonak ere erantzule egiten dituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.