Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Elkartasuna Poloniari

2021eko azaroaren 12a
00:00
Entzun
Poloniaren eta Europako Batasunaren arteko gatazka maila gorenean zela, aldatu egin da egoera Poloniak Bielorrusiarekin duen mugan migratzaileak pilatu direnez gero. Varsoviaren giza eskubideen urraketa, adierazpen askatasuna murrizteko ekintzak, LGTBI kolektiboaren kontrako erasoak eta abortatzeko eskubideari are oztopo gehiago jartzea ez dira lehentasun dagoeneko. Orain beste premia batzuk daude: ez daitezela iritsi Bielorrusiak eta Errusiak Europa estutzeko Poloniako mugara bidali dituzten migratzaileak. Poloniari elkartasuna adierazi diote Frantziak, Alemaniak eta beste hainbat herrik, eta NATOko indarrak ere bidaltzeko prest daude.

Baina dagoeneko gotortu dute ingurua. Muga lerroan hiru kilometroko zabalerako segurtasun eremua jarri dute. 20.000 militar inguru daude han, eta ez dago aukerarik gerturatzeko; gertatzen diren gehiegikeriak salatzeko ere ez.

Errua kanporatuz kanpoko arazo baita hotzak, gosez, galduta, nahasita eta noraezean daudenen egoera. Ahaztu giza eskubideak, ez baitago krisi humanitariorik; krisia politikoa da, Varsoviaren arabera.

Poloniarentzat eta Hungariarentzat albiste pozgarria da, egiten ari direna indartzeko aitzakia ona, are gehiago Europako Batasunaren babesa badute, eta halaxe dute oraingoan ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.