Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Erabakigarria

2019ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
Alderdi abertzaleak Madrilen. Zertarako? Erabakigarriak izan nahi dute batzuek, erabakigarriak izaten jarraitu nahi dute besteek. Erabakigarritasun nahikoa mugatua biek ala biek. Erabakigarriak izan daitezke gobernua osatzeko Pedro Sanchezek irabaztea lortuko balu? Litekeena da. Eta? Gobernua osatzea posible eginez gero, zer izango da euskal herritarrontzat erabaki ahal izango den hori? Autogobernu gehiago? Zer gehiago? Espainia aldatzeko erabakigarriagoa izan zitekeen alderdi berri bat zegoen aurreko hauteskundeetan, eta hark jaso zituen boto abertzale asko eta asko, baina boto baliagarriak euskal herritarrontzat eta katalanentzat gutxi izan dute erabakigarritasunetik.

Espainian, berriz, erabakigarriak dira euskal herritarrak eta katalanak. Haien kontrako mezuak muturreraino eramateak espainiarra mugituko duelakoan, eta halaxe izango dela dirudi. Atzo, Pablo Casado Gasteizen izan zen; gaur, Santiago Abascal Donostian eta Bilbon izango da, eta, bihar, Albert Rivera, Errenterian, gure herri hau Espainia dela aldarrikatzen, salbuespen egoerak goratzen, eta, bide batez, probokatzeko aukera guztiak baliatzen. Hori guztia, Espainiako prozesioetara joan aurretik. Horregatik, Espainiako hauteskundeok badute ezberdinetik: lehengoratzeko beldurrak gutxi edo gehiago ukitu duela herritarra, bere botoa erabakigarria izan daitekeela pentsatzeraino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.