inaki petxarroman
HIZPIDEAK

«Mendekua» Osakidetzan

2019ko maiatzaren 30a
00:00
Entzun
Epaileek ikertzen jarraitzen dute Osakidetzaren lan eskaintza publikoa (LEP). Atzo, haren aurkako salaketa ipini zuten medikuek deklaratu zuten epailearen aurreran, eta, horrekin batera, salaketa larri baten berri eman zuten. Hots, ordezkapenak egiteko, behin-behineko beharginen zerrendan daukaten postua ez direla aintzat hartzen ari, eta nahita ari direla lan batzuk gabe uzten. Horixe esan du Marta Macho mediku anestesistak: bera eta salaketa jarri zuen beste bat —Manoel Martinez—, zerrendan lehenak izan arren, iraupen luzeko behin-behineko lanpostu batetik at utzi dituela Osakidetzak, «mendekuagatik».

Osakidetzak ukatu egin du horrek zerikusirik izatea ESK sindikatuko mediku horiek lan eskaintza publikoaren harira egin zuten salaketarekin. «Osakidetzaren kontratatze prozedura erabili da», nabarmendu du Nekane Murga Osasun sailburuak. Gaia horren delikatua eta larria izanda, agian Osakidetzatik kanpoko beste norbaitek aztertu beharko luke ea mediku horien lan eskubideak errespetatzen ari diren. Bere garaian, jaso zituen lehen salaketen harira ere, Osakidetzak esan zuen LEPan ez zela irregulartasunik egon. Fiskaltzak «delitu zantzuak» ikusi zituen gero, eta erakundeko arduradun nagusiek kargua utzi zuten. Sinesgarritasuna ez daOsakidetzak oraintxe daukan botikarik eraginkorrena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.