Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Estatu kolpea

2019ko ekainaren 5a
00:00
Entzun
Estatu kolpe bat eman zuten Katalunian, 2017ko urrian, eta Espainiako Estatuak gerarazi zuen. Tesi hori maiz ageri izan da Espainiako hainbat eta hainbat politikari eta kazetariren artean, eta errepikapenaren errepikapenaz, zalantzarik gabeko ekintza bilakatu dute. Fiskaltzak makineria mardul horren tesia berretsi du orain, ondorioetan: «Estatu kolpe bat izan zen, zeina ordena juridiko bat beste batekin ordezkatzea baita, legez kanpoko bideak erabiliz. Hori egin nahi zuten: Konstituzioa indargabetu, edota erabat edo partzialki eten, eta independentzia aldarrikatu. Hori da [Kataluniako] prozesua». Estatu kolpea trikimailu surrealistak erabiliz argudiatu ere: Generalitateko buruak izan dira kolpistak, ez armada, eta armak dira haien esanetara egon ziren herritarren mobilizazioak.

Baina indarkeria egotea ezinbestekoa da matxinada batean, eta mugimendu independentista katalana ez da bortitza izan; ez da politikari independentisten estrategiaren parte izan. Hori baieztatzea errealitatea ukatzea da, edota Espainiako nazionalismo sutsuenaren betaurreko lodien bidez ikustea errealitatea: ikuskera erabat desitxuratua.

Eta okerragoa dena. Arazo politiko bat justizia penalaren bidetik konpontzera —edo zanpatzera— betikotzea, ez baitago ezer negoziatzeko, fiskaltzaren arabera, estatu kolpea eman dutenekin. Ez orain, eta ez inoiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.