Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Mezua, etxekoentzat

2019ko irailaren 12a
00:00
Entzun
Absoluzioa. Hitz horrek batu ditu Kataluniako indar subiranistak, 2019ko Diadan. Espainiako Auzitegi Gorenaren epaiaren atarikoan presoen egoerak batzen dituenen argazkia izan da, baina, era berean, irudi bat, zatiketa eta elkarren arteko purrustadak biltzen dituen albumean, ez baitirudi estrategia bat dagoenik epaiak markatuko duen ondorenari erantzuteko, ezta gertatutakoaren diagnostiko bat ere, aurrera egiteko.

Alderdietatik at, berriz, herritarren artean irria eta negarra nahasian. Frustragarria ere izan zitekeen atzokoa, epe laburrean izango den gertakaririk garrantzitsuenean absoluziorako zirrikiturik ez delako ikusten, hasieratik kutsatua egon den prozesuaren ondorioz, eta epe ertainean irtenbide adosturik bilatzeko asmorik ez dagoelako, Espainiako Gobernua batekoa zein bestekoa izanda ere. Pozgarria izan da atzokoa, ordea, herritarren aldarrikapen kolektiboa eredugarria izan delako beste behin, Independentzia helburu lelopean, eta, epaiaren testuinguru itogarrian bada ere, kalean elkartu dira, arnasa hartu eta indarrak berritzeko, Espainiari eta munduari herri bat dagoela gogorarazteko, eta, aurten, bereziki, Kataluniako alderdiei ohartarazteko, alderdien interesen gainetik egoten jarraitzen duela zer izan nahi duen erabakitzeko prest dagoen herria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.