Albistea entzun

HIZPIDEAK

Espainia, mugarik gabe

Amagoia Mujika Tolaretxipi -

2020ko ekainak 20 - @mmuxika

Iñigo Urkulluren eta Miguel Angel Revillaren atzoko postala estanpa polita izan da Euskadiren irudi erregionalista zabaltzea interesatzen zaienentzat, zer esanik ez EAJrentzat eta espainiarrentzat. Espainiako eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hedabiderik handienek ondo zukutu zuten bien arteko paseoa, eta deigarria da «Espainia, mugarik gabe» errotulua agertu zela Espainiako telebista kate batzuetan, «normaltasun berria» eszenifikatzeko. Bihar Euskal Herri osoan libre mugitzeko aukera egongo dela ospatzeko, ikusiko al da Urkulluren halako irudirik?

Pandemiak are ageriago utzi du Euskal Herriaren zatiketa, euskal herritarren mugak, eta muga horiek bultzatzeko dauden interesak. Baina Kantabriara joateko premia ez duten berastegiarrek edo leitzarrek, irundarrek edo hendaiarrek —batzuk aipatzearren—, egunero debekatuak izan dituzte joan-etorri ohikoak, eta egunero jasan behar izan dute egoera berriak indartu duen harresia. Euskal herritar askok ziztada bat sentitu zuten atzo ere, hangoak eta hemengoak gero eta hangoago eta hemengoago sentiarazteko enpeinua ikusita.

Jaurlaritzarako bozak ate joka dauden honetan, Espainiaren eta Euskal Herriaren muga batean egindako irudi bukolikoak izango al du boto jakin bat eskuratzeko intentzioa? Beste batzuena uxatzeko beldurrik ez da sumatzen.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.