Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Meza sakratuak

2020ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Iruñeko udal ordezkariek aho batez hartu zuten San Fermin festak bertan behera uzteko erabakia, apirilean, eta Enrique Maia alkateak atzo aurkeztu zuen kanpaina, jendeak «arduraz, erantzukizunez eta senez» joka dezan. Datozen egunetan hauxe errepikatuko dute ekitaldi inprobisatu eta ez horren inprobisatuetan jende pilaketak ondorio larririk ez ekartzeko: «Gogoan izan: aurten ez dago sanferminik».

Baina erantzukizuna eskatu duen egun berean azaldu du bere festa partikularrari ez diola uko egingo, San Fermin eguneko mezari. Ñabardura bat egin du, hala ere, jendeak ez dezala pentsa arduragabea dela: ez da alkate jantziz joango, bere izenean baizik. Nola ulertzen da orduan Udaleko Protokolo Zerbitzuak udal ordezkariei bidalitako mezua? Ez die eskatu, bada, uztailaren 6ko, 7ko eta 14ko ospakizun erlijiosoetan parte hartuko duten baieztatzeko?

Iruñeko artzapezpiku Francisco Perez Gonzalezek ere argi utzi du ezin duela ezerk deuseztatu otoitza bezain oinarrizkoa den gauza bat —kasu honetan denok arriskuan jar ditzakeen ekintza jendetsua izanda ere—.

Esanguratsua da, berriz, erantzukizunaren izenean eraldatzen ari diren jai molde berrietan lege zaharrak duen leku sakratua. Iruñean ez ezik, baita beste leku batzuetan ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.