jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Korapiloak

2020ko irailaren 8a
00:00
Entzun
Itzuli dira Euskal Herriko haur eta gazte gehienak eskolara. Ikasi behar izan dituzten lehen gauzak: hurrengo egun, aste eta hilabeteetan—auskalo noiz arte— egunero jarraitu beharko dituzten funtzionamendu eta segurtasun neurriak. Protokoloak, helduen hizkeran. Zintekin mugatutako espazioak, norabideak zehazteko geziak, afixak, koloretako eskumuturrekoak ere bai, gel hidroalkoholikoak nonahi, maskarak... Ez zaie arrotza egingo. Eskolara bueltatzerako bete behar izan dituzte arauak, garbitu eskuak, jantzi maskarak, saihestu harremanak...

Gai bakar bihurtu dira ia SARS-CoV-2 birusa eta COVID-19aren izurritea. Ohikoak dira etxeetako elkarrizketetan. Haur eta gazteen hiztegian ohiko bihurtu dira lehen arrotzak ziren birus, koronabirus, pandemia... hitzak. Buruz marraztu dezakete koronabirusaren irudia, espikula koloretsu eta guzti.

Ziurrenik etxean sarritan galdetu diete zer sentitzen duten. Gurasoak saiatu dira seme-alabek barne korapiloak hitz bihurtu ditzaten. Haien frustrazioak, etsipenak eta nahiak eta ezinak kanporatzen. Hala ere, gauza bat da etxean egitea hori, senideekin, eta beste bat eskolan, ikaskide eta lagunekin, beren parekoekin. Adina ez ezik kezkak ere berberak dituztenekin. Horregatik, protokoloak erakusteaz gain, horrek ere izan beharko luke eskoletako lehen eginbeharretako bat: ikasleak nola iritsi diren jakitea. Nola dauden. Zer sentitzen duten. Zein barne korapilo dituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.