Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Bolsonaroren ilunabarra

2021eko urriaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Indigenak «ia gu bezain humanoak» direla, beltzek ez dutela umeak egiteko ere balio, emakumeak gizonek ohean izandako istripu bat direla, eta seme bat homosexuala izatea baino nahiago duela istripuz hildako seme bat. Oinarri horiek ditu Jair Bolsonaroren pentsamenduak; Brasilek mendeetan pairatu dituen zapalkuntza basati guztiak gorpuzten ditu, eta muturreraino eraman du Amazoniaren hondamendia bere agintaldian: zubilana egin du hirietako milizien eta Amazoniakoen artean, eta horiek baliatu ditu bere DNA ez duten guztien kontra.

Bere egia zabaltzeko estrategiaren barruan, berriz, ezohiko aukera bat izan du: COVID-19a. Pandemia erabili du zaurgarrienak hiltzeko arma gisa, Amazonia ustiatzeko eta pobreenak merkatutik ateratzeko. 600.000 pertsona hil dira pandemiaren ondorioz.

Bolsonarori gizateriaren kontrako krimenak leporatzea izan da Senatuko ikerketa batzorde batek sei hilabetean egindako txostenaren ondorioa: koronabirusa herrialdean hedatzen utzi zuen bere esku zeuden trikimailu guztiak erabiliz, ekonomia ahalik eta azkarrena suspertu ahal izateko.

Batzorde horren txostenaren ondorioz nekez kargugabetuko dute Bolsonaro, haren DNAk sustrai sendoak baititu, baina albisteak agertoki politikoa aztoratu du bozen aurreko urtean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.