Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Galdeketa galdetuen erdiak gabe

2021eko abenduaren 10a
00:00
Entzun

Datorren igandeko erreferenduma Kaledonia Berriko deskolonizazio prozesuko azken pausoa izango da, eta 1998ko Noumeako Akordioaren amaiera. Saio erabakigarria denez, Frantziatik ateratzearen aldekoek data atzeratzeko eskatu zioten Parisi, pandemiak kanpaina egiteko modua erabat baldintzatu dielako —atez ate egiten dute—.

 

Frantziako Gobernuak, baina, presa dauka, denbora kontra baitu: Frantzian geratzearen aldekoek irabazi dituzte egin diren bi erreferendumak, baina bigarrenean gora egin dute independentistek, eta arrisku erreala dira gaur egun kolonizatzaileentzat.

Jokoa ez zaielako garbia iruditzen, beraz, erreferendumari boikot egiteko eskatu dute independentisten ordezkariek, prozesuaren zilegitasunik eza agerian uzteko.

Zilegi izan edo ez, ordea, Kaledonia Berria Pazifikoko harribitxietako bat da, kokapen geografiko eta militarragatik, eta nikelaren produkzioagatik —giltzarria da trantsizio ekologikorako—. Hori dela eta, Mendebaldearen eta Txinaren sokatiraren erdi-erdian dago gaur-gaurkoz, eta zeresan gutxi izango dute bertakoek, munduko kontrola eskuratzeko potentzien arteko borrokan eragingo badu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.