gurutze izagirre intxauspe
HIZPIDEAK

Autokritikaren ondoren, zer?

2018ko irailaren 28a
00:00
Entzun
Maguette Mbeugou zuen izena. Jatorria, Senegalekoa. Hiru urte zeramatzan Bilbon bizitzen. Adin txikiko bi haurren ama zen. Salaketa jarria zuen iazko abenduan senarraren kontra polizia etxean, eta babes eskaera eginda zeukan, baina babesik ez zitzaion iritsi. Atzeraezina den kasu dramatiko baten erakusgarri bat baino ez da. Beste baten berri ere izan da aste honetan. Castellon gertatu da (Herrialde Katalanak). Bi haur hil ditu aita batek. Urtarrilean osasun txosten bat jaso zuten auzitegian: amari tratu txarrak ematen zizkiola zioen txostenak, baina fiskalak eskatuta, auzia artxibatu zuten. Emakumeak ez zuen salaketarik jarri. Banatu egin ziren. Gero, urruntze bat eskatu zuen, baina ez zuten aintzat hartu. Justiziaren hutsune onartezinen beste lagin bat.

Juan Luis Ibarra EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak aitortu du kale egin dutela. Hutsegiteak jendaurrean aitortzea ez da gutxiestekoa. Orain arte hildako guztiekin, eta bizitza ere deitu ezin zaion mundualdi jasanezina pairatzen ari diren emakume askorekin ere kale egin du sistemak, eta orain arte ez dugu ezagutu ardura publikoa daukan ia inor gai honi buruzko autokritika egiten. Beraz, Juan Luis Ibarrari dagokion aitortza egin ostean, eta orain zer? Zer berme daude baieztatzeko ez dela gaur bertan horrelako beste kasu bat gertatuko?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.