jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Politika

2019ko ekainaren 13a
00:00
Entzun
Katalunia ez da Espainia. Eta baieztapen hori azaltzeko, argudiatzeko eta janzteko erabil daitezkeen arrazoien artean, bat gehiago zerrendatu daiteke Espainiako Auzitegi Goreneko atzo arratsaldeko saioa ikusita: Kataluniako buruzagi independentistek epaiketa bidegabe baten bukaeran, espetxera bueltatzear, kartzela zigor mordoxka bat jasotzeko arriskupean, trantze horretan erakutsitako irmotasuna, sakontasuna, argitasuna, patxada, tonua... Hitz batean laburbilduta, duintasuna. Etsaiaren etxean, etsaiaren joko arauekin, etsaiaren mende, baina argi, sendo eta duin. Espainiako politikak eta politikariek azalean eta mamian eskaintzen duten maila negargarrira ohituta, akusatuek politikari, demokraziari, elkarrizketari eta giza eskubideei buruzko lezio galanta eman zuten Auzitegi Gorenean. Epaiketan ikusi ahal izan denez, bi mundu ikuskera, bi herrialde daude aurrez aurre.

Politika. Politikaren apologia egin zuten akusatuek. Auzi politikoak politikaren bidez konpondu behar direla, elkarrizketaren eta negoziazioaren bidez, eta Kataluniakoa politikara bueltatu behar dela. Ez zaiola beldurrik izan behar demokraziari.

Akusatuek badakite, ordea, zer den politika Espainiako agintarientzat eta alderdi politiko gehienetako arduradunentzat. Politikaren bidez konpondu nahi eta ezin dutena auzitara eramatea, politikariak epaile lanetan eta epaileak politikari lanetan jartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.