Garikoitz Goikoetxea.
HIZPIDEAK

Bi hilabete

2020ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Gaur bi hilabete atzeman zituzten lehen koronabirus kasuak Euskal Herrian. Arrasto beltza utzi du birusak asteotan: erregistratutako ia 20.000 kutsatu, eta 1.600 hildakotik gora —kontuan hartuta zenbaki ofizialak baino handiagoak direla benetan hildakoenak—. Datozen asteetan eta hilabeteetan ere ondorio latzak ekarriko ditu birusak, osasun ikuspegitik ez ezik, baita arlo sozial eta ekonomikoan ere.

Itxialdia arintzeko neurriak badatoz pixkanaka. Hego Euskal Herriko haurrek kalera ateratzeko baimena daukate igandeaz geroztik —Ipar Euskal Herrikoek lehenago ere bazeukaten aukera—, eta datozen egunetan areagotu egingo dituzte gisa horretako neurriak: Espainiako eta Frantziako gobernuek gaur dituzte aurkeztekoak datozen asteetarako pausoak, konfinamendua arintzekoak. Ezinbestekoa izango da datozen egunetan ere ardurari eustea: higiene neurriak hartzea, urruntzeari eustea...

Ardura partekatua beharko da aurrerantzean ere: herritarren ardura, enpresariena, zerbitzu publikoetan ari direnena... Arduraz ez ezik gardentasunez jokatzea dagokie ordezkari politikoei: ezinegon garaiotan, argi ematea koronabirusaren eboluzioaren berri, eta erabakien arrazoiak taxuz esplikatzea. Badira hobetzekoak: agerian geratu da EHUko testen auziarekin eta osasun informazioa emateko mugekin; zer esanik ez heriotza datuekin. Aurrera egiteko urratsekin batera, iritsiko da atzera begiratzeko garaia ere. Erantzukizuna hartzekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.