mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Noiz arte eutsiko dio Erdoganek?

2020ko azaroaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Armeniak, Azerbaijanek eta Errusiak Karabakh Garaiko gerra gelditzeko akordioa egin ondoren, Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidentea berehala hasi da presioan, Errusiako «bake indarrez» gain, Turkiakoak ere sartzeko gatazka iturri den lurraldean. Siriaren, Iraken, Libiaren, Qatarren, Somaliaren eta Zipreren ondotik, Turkiaren bertze hedatze militar bat litzateke.

Erdoganek hamazazpi urte baino gehiago daramatza boterean. Tokitan gelditu da hasierako atzerri politikan aplikatu zuen Zero arazo bizilagunekin hura. Gaur egun, ireki zitzakeen ia fronte guztiak ditu zabalik, Turkiaren etsai historiko ia denekin, otomandarrenak ziren eremu guztietan: Greziarekin, Ziprerekin, Egiptorekin; Libiako eta Siriako gerretan, Iraken; Anaia Musulmanen babesle Ekialde Hurbilean, Israelen kritiko nagusi Palestinako gatazkaren tenperatura berotzen denetan, islamaren defendatzaile rola hartuta Mendebaldearen aitzinean; eta, orain, Armenia. Oldarraldi espantsionista horretan, Erdogan funanbulista baten gisan aritzen da orekari eusten Errusiaren eta NATOko aliatuen artean, horiek elkarrekin duten lehiak sortzen dizkion abaguneak ustiatzen. Denentzat buruko min da Erdogan, baina denek dute harekin interesen bat. Noiz arte eutsiko dio?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.