mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Azken unera arte

2021eko maiatzaren 7a
00:00
Entzun
Etengabe azaleratzen ari daCOVID-19aren krisiaren kudeaketa lurralde gatazka bat dela; edo, bertzela, lehendik zeuden lurralde gatazken bertze adierazle argi bat dela. Burujabetzarik ez duenak ez du erabakitzen, eta herritarrak horren ondorioen menera bizi dira.

Iparraldean, Parisek diktatu eta betearazi ditu arauak, baina herritarrei egutegi eta asmo argiagoak jakinarazi dizkie. Izan ere, nahiz Hegoaldean kudeaketaren erantzukizuna partekatuago egon, herritarrek argitu gabe dute oraindik asteburutik aitzinera zehazki nola garatuko diren administrazioek ezarritako neurriak. Zail da sinisten segurtasun sentsazioa eman behar luketen ordezkariek nolako joera duten gauzak azken unerako uzteko, lana azken momentuan entregatzen duten ikasleen gisara. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren eta Miguel Angel Revilla Kantabriakoaren arteko harreman bitxia da nahasmen horren adibide, sitcom baten gag baterako emanen lukeena: pertsonaia diskretu eta isilak bizilagun ahobero eta despistatuari sekretu bat kontatu dio belarrira, eta hark oihuka errepikatu du guztien aitzinean: «Nola? Perimetroa itxiko duzula?».

Eta, bitartean, elefanteak gelan jarraitu du, herritarrak kutsatzen eta ospitaleak tentsio betean paratzen. Honezkero, arrautza guziak txertoaren saskian paratuta dauzkate agintariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.