Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Zirkulazio askea

2021eko urriaren 15a
00:00
Entzun
Kontrol gehiago jarri espresuki, kontroletatik ihes egiteko beren bizia arriskuan jartzen duten pertsonentzat. Pirinio Atlantikoetako Prefeturari erabat logikoa iruditzen zaio ekuazio hori, eta ezustean harrapatzeko jazarpen ohikoez gain, kontrol iragarriak antolatzea gustatzen zaio, hedabideei bidalitako oharrak erabiliz. Urruñan bart jartzeko asmoa zutenari buruz, horra hemen azalpena: «Pertsonen eta ondasunen zirkulazio askearen ondorioz, ondasunen eta pertsonen joan-etorriak etengabe handitu dira, horien artean legez kanpoko immigrazioarekin lotutakoak».

Beste modu batera esanda: pertsona eta ondasun zirkulazio «askearen» ondorioz iristen dira askatasunik ez dutenak ere, edota «zirkulazio askea» dagoenetik animatu egin dira handik hona arriskuak hartzera, besterik gabe.

Ikus ez zitzaten zihoazen trenbidetik asteartean trenak harrapatuta hil ziren hiru migratzaileak, eta tren bat hartzeko asmoa zuten, larri baina bizirik atera den taldeko laugarrenak prokuradoreari esan dionez. Polizia kontrolak saihesteko utzi behar izan zituzten argiztatutako leku seguruak. Taldea oso nekatua zegoen. Nekaturik ihesean jarraitzeko eta ihes egiteaz.

Zirkulazio askea kontrolpean izan behar delako hil ziren, askatasuna ez delako haientzat ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.