Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Azeri zaharra

2022ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Recep Tayyip Erdoganek badaki jokoan, maiz erakutsi duenez. Ez da denbora asko Europako Batasuneko miseriak agerian utzi zituela. Gerratik ihesi zetozen ehunka milaka errefuxiatu siriarren egoera baliatu zuen 2015ean, 3.000 milioi euro eta hainbat kontzesio politiko lortzeko, Europaren mugak blindatzearen truke. Beti aritu da, batera zein bestera, nagusikeriari eta posizio geoestrategikoari ahalik eta zuku gehien ateratzen. Orain, berriz, Finlandiari eta Suediari gurutzatu zaie NATOra bidean. Berehala jarri ditu kartak mahai gainean: bi herrialdeek kurduei babesa kentzeko exijitu du, hainbat estradizio onartzeko, eta Turkiari armak eta beste hainbat produktu saltzeko bahimendua altxatzeko.

Helburu bat du Erdoganek: bizirik irautea. Dagoeneko ez du nahikoa boterea mantentzeko oposizioaren kontrako kriminalizazioa, errepresioa, espazio publikoaren islamizazioa eta autoritarismoa; zer esanik ez parekorik ez duen atzeraldi ekonomikoak gizartearen ezinegona eutsiezina egin duenetik. Urak baretzeko asmoz, ongi datorkio armak eta dirua lortzea, besterik izango den arren disidenteak bereganatzea.

Eta Suediarekin eta Finlandiarekin jokatu bitartean, hor izango ditu azeri zaharrak kurduak jopuntuan, Siriaren menpeko kurduen kontra erasoaldi bortitza egingo duela iragarri baitu. Hori eztabaidaezina da. Jokoz kanpo dago beti.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.