inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Rivera margotzen ari den geografia

2019ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
Josu Urrutikoetxearen atxiloketagatik protesta egiteko herrian manifestazio bat egin zela arrazoi hartuta, Ugaora heldu da Albert Rivera Ciudadanoseko buruzagia, alderdiko ordezkaritza batekin. Bizkaiko herriak harrera hotza egin dio, aurretik Euskal Herrira etorri den bakoitzean gertatu zaion bezala. Udalak eta herritarrek bizkar eman diote Ciudadanoseko buruzagiaren bisitari, eta inor gutxi hurbildu zaio babesa ematera.

Funtsean, gutxi axola zaizkio Riverari Ugaon jaso ditzakeen babes apurrak. Konfrontazio itxura horrek, baina, Espainia aldean bere boto patrika gizenduko duelakoan dago. Gauza bera egin zuen Altsasun eta Errenterian. Eta, Espainiako azken bozetako emaitzei erreparatuta, agerikoa da horrek ez ziola etekinik eman bi herriotan.

Izan ere, Euskal Herriak atzean utzi nahi du konfrontazioaren garaia, eta Riverak eta harekin Ugaora bertaratu diren jarraitzaileek iraganeko aldi mingarri horren nostalgiaz elikatzen jarraitu nahi dute. Euskal herritarrek aurrera begiratu nahi dute, eta, gatazkaren ondorio lazgarriak gainditzearekin bat—oraindik ere badira—, gatazka eragin zuten arrazoi politikoei erantzuteko eskatzen dute. Besteak beste, Rivera bere bisitekin marrazten ari den herriaren geografia legez aitortua izan dadin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.