Albistea entzun

HIZPIDEAK

30 urte justiziarik gabe

Amagoia Mujika Tolaretxipi -

2020ko ekainak 9 - @mmuxika

Atzo eseri zituzten lehen aldiz Inocente Orlando Montano eta Rene Yusshy Mendoza El Salvadorko militar buru ohiak, Espainiako Auzitegi Nazionalean, 30 urte luze eta gero —besteak beste, AEBen traben ondorioz—. 1989an Ignacio Ellakuria jesuita, beste bost apaiz eta haiekin UCA Erdialdeko Amerikako Unibertsitatean ziren bi emakume hil izanaren ardura eta ekintzen diseinua leporatzen diete —hainbat sarraskirena ere egozten diete biktimen aldeko elkarteek—. Atzokoa egun garrantzitsua izan zen Ellakuria eta gainerakoen gertukoentzat ez ezik herritarrentzat ere, milaka biktimaren inguruko isiltasuna apurtzen hasteko aukeratzat jotzen baitute, auzibideak geldirik daude-eta El Salvadorren.

1992an bakea sinatu zutenean, herria suntsituta zegoen, eta 75.000 hildakoren eta 12.000 desagerrarazitakoren zama zuen, baina biktimek eta haien senideek isilean pairatzen dute mina oraindik ere, eta herrialdeak suntsituta jarraitzen du. Gerra zibilak (1980-1992) egunean eragiten zituen hildakoak baino gehiago gertatzen dira egun —orain maren esku—. Gaur, atzo bezala, gosea, langabezia, analfabetismoa, ustelkeria eta indarkeria dira nagusi, eta gerrako hiltzaileek inpunitate osoz bizitzen eta agintzen jarraitzen dute.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...