Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Ahotsen beharra

2020ko abenduaren 3a
00:00
Entzun
Tartufo egiazale, bakezale eta berdinzaleak ikustera ohitua dago herritarra, baina ez da erraza biluzten boteretik jarduten duten horien proiektu politikoak inposatzeko taktika: bakea zer den edo zerk behar lukeen aldaretik aldarrikatzen duenaren jokoa; demokrazia eta bakea besteen egia ukatuz eraikitzen duenarena. Indarkeriarik eza besteen kontrako bortxaz inposatzen duenarena. Baina bakea ez da indarkeriarik eza bakarrik, ezta indarkeria konkretu baten eza ere, eta ezin da eraiki herritarren erdiak baino gehiago bazterrean utzita. Horretaz badakite zertxobait emakumeek.

Ahotsak sortzeko gai izan zirengatazkak aurrez aurre zeuzkan hainbat emakume, elkar agurtu ere egiten ez zutenak, egoera ez zegoenean bere xamurrenean. Elkarren ondoan esertzeko gai izan ziren, elkarrizketa, malgutasuna eta konfiantza sustatuz. Ariketa eredugarria izan dena «porrot» gisa saldu izan dute aldarea monopolizatzen duten tartufoek. Sortu eta ia hamabost urtera, egoera apur bat aldatu da, baina emakumeok bakearen aldeko eragile aktiboak izateko aldarria egiten jarraitzeko beharrean segitzen dute, ez baita lortu emakumeok eta haien jarduteko erak bake prozesuan txertatzea, «bakeak demokrazia, justizia soziala, eraldaketa esan nahi» duelako. Ahots asko behar dira oraindik aldareak apurtzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.