Alberto Fujimorik hobe luke zigorra etxean bete espetxean baino». Sinesmen hori ez da iraganeko kontua. Gaur egun, herritarren erdiek babesten dute gutxi gorabehera baieztapen hori. Nahiz eta kolpez kolpe eta sarraskiz sarraski Barrios Altosetik, Santara, Taratara edo La Cantutara ibili zen; berdin dio ustel-ustel lapur ibilbide paregabea egin izanak. Ederki ondo landu zuen eta erein zioten «txinatar salbatzailearen»figura, zeinakinflazioa eta komunistak gainditu zituen. Baina «txarretan onena» da oraindik ere denboraren arabera, apalago edo indartsuago; inoiz ez gutxiesteko moduan.
Keiko Fujimoriren ibilbideak azal lezake aitaren ospearen joan-etorria, neurri batean. Oinordekoa hirugarrenez igaro da, beti hor, bigarren itzulira, eta galdu duen aldiro hauspotu du matxinoen iruzurra, ia beti aita babestuz, baina gutxiago, aholkatu diotenean.
Orain berriz itzuli da aitaren magalera: «Esku gogorra» behar dela esateak gerturatu du puntuetan Pedro Castillorengana, pandemiaeta miseria baliatuta; diktadura ez baina «demodura» behar dela esanez. Berdin dio fiskaltzak aktiboak zuritzea leporatu badio, edo justizia oztopatzea eta 2011 eta 2016ko kanpainak legez kanpoko diruz finantzatzea. Aita etxean izatea da kontua, aterperik gabe utzi beharrean.

HIZPIDEAK
Fujimoriren aterpea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu