HIZPIDEAK

Euskara ordainpean

martxelo otamendi
2022ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
Interesgarria litzateke aztertzea alfabetatze kanpainak egin dituzten herrialdeetan, analfabetismoari aurre egiteko edo bertako hizkuntza ikasteko, zer jarrera eduki duten kanpaina horiek bultzatu dituzten erakunde publikoek ikasleei matrikula kobratzeko orduan.

Munduan egin diren azken alfabetatze kanpainetan, Lula da Silva presidente zela Brasilgo Gobernuak egindakoak izan zuen mundu osoan oihartzuna, jarritako helburuaren tamainagatik: 20 milioi heldu alfabetatzeko ahalegina egin zuten. Unescok 2003ko Hezkuntza Saria eman zion Lulari lan handi horregatik. Zaila da irudikatzea Brasilgo Gobernua herritar analfabeto horiei klaseetara joateagatik matrikula kobratzen.

Duela lau hamarkada, Hego Euskal Herrian bertako erakunde publikoak abiatu zirenean, inork pentsatuko ote zuen horrenbeste urte pasatu eta gero ondo ikasten ari den herritar batek oraindik ordaindu egin beharko zuela euskara ikasteagatik?

Eta zer pentsatuko du Ekuadortik gure herrira etorri eta euskaltegian ikasi duen etorkinak ikusten duenean berak dirua ordaindu behar izan duela euskara ikasteagatik, eta bere herriko alkateak, medikuak, udaltzainak, herri langileak... hilero soldata ederra jasotzen dutenak denak, ez dakitela euskaraz?

Zenbat eta lehenago zuzendu, hobe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.