Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Estolden zaindaria

2019ko maiatzaren 11
00:00
Entzun
Espainiako komunitate politikoa batu egin da Alfredo Perez Rubalcabaren ingurura, hauteskunde kanpaina bete-betean dela ere, sozialista izan aurretik «Espainiaren zerbitzura egon zen estatu gizona» izan baitzen, denek ondotxo definitu dutenez: halaxe izan zen, bai, estatuaren izenean jardun zuen «politika antiterroristarako» PSOEren arduradun, GAL ezkutatu zuen gobernuaren bozeramaile, Barne ministro eta estolden zaindari. Itzalpean eragindakoak utzitako legatua eskertu zioten atzo.

Legatu mingarria, inondik ere, Espainiaren batasunarekin bat egiten ez zuten euskal herritarrentzat; batasun horretatik bereizi nahi zuen Euskal Herriarentzat. Izan ere, ETA deuseztatzea ez ezik, ezker abertzalearen babes sozial eta politikoa txikitzea zuen helburu, horretarako prozedura ez oso zuzenak erabiliz eta torturak ukatuz. Barne ministroa zela, espetxeak euskal presoz bete zituen hainbat polizia operazioren bidez:Bateragune, Segiren aurkako sarekada, Askapenaren kontrakoa...

2011n ETAk borroka armatua bukatu zuela iragarri zuenean esandakoak erakusten du haren pentsatzeko era: «Gerra irabazten aritu ondoren, ezin dugu onartu bakea haiek irabaztea. Ezin diegu ametitu historia berridaztea; hor dago bataila». Espainia bat eta bakarraren estatu gizon, dudarik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.