mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Urari kendutako lurretan

2020ko azaroaren 18a
00:00
Entzun
«Urak dakarrena urak daroa», dio esaera zaharrak. Eta urari kendu ohi zaiona urak berreskuratu ohi du. Hori ez da esaera zahar bat bere horretan, baina anitzetan aditu ohi da. Uholdeak gertatzen direnetan, errate baterako. Donostiaren grabatu zaharrak, XIX. mendekoak eta zaharragoak ikusita, hiriak urari zenbat jan dion argi bereiz daiteke. Ez da Gipuzkoako hiriburua kasu bakarra, inondik ere. Euskal Herrian hiri bat baino gehiago hazi dira urari lurra paratzearen kontura, bai kostaldean, padurak idortuta, baita barnealdean ere, ibaien ibilguak desbideratuta edo horiek ebakita.

Garai batean ura eta padura ziren lur horien gainean ari dira eraikitzen Donostiako Metroa, hiria altxatu zuteneko zoruaren azpian. Horixe da azpiegitura hori eraikitzeko motiboa zalantzan paratu dutenek argudiatu dituzten arrazoietako bat: egokia ez den ingurune batean eraikiko dutela, ura eta hondarra oinarri dituen ingurune batean. Eta, halaxe, bortz hilabeteren buruan, bi zulo ireki dira hiriaren erdian. Ez da herritarrek azpiegitura handi baten beharrezkotasunean konfiantza izan dezaten lortzeko modurik onena. Donostiak metro bat behar ote zuen galderari gehitu zaizkio istripuak, lanen atzerapenak eta gainkostuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.