mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Esku salbatzailea

2021eko otsailaren 11
00:00
Entzun
Europako Batasunak hatsa eta izerdia xahutu ditu azken urteotan, errefuxiatua eta migratzailea bereizi beharreko bi pertsona klase direla azaltzeko. Bakoitzak herrialdea uzteko dituen arrazoien artean beharra eta apeta hutsa daudela bereizi nahi balu bezala. Guti goiti-beheiti ulertzen da errefuxiatuei buruz mintzatzean gerra, gatazka edo indarkeria egoera batetik ihesi egin dutenei buruz ari dela. Normalki, errefuxiatuak aldi baterako utzi ohi du herrialdea, egoera egonkortu orduko itzuliko den esperantzan. Eta hori da EBk ere nabarmendu nahi duen mezua: «Tira, babestu zaitezte hemen, baina kontua baretu orduko, hanka».

Zer pentsatuko dute, orduan, 1948tik Libanon bizi diren palestinarrek? Edo, zer erranik ez, haien ondorengoek, gurasoen eta aitatxi-amatxien sorterria ezagutu ez, eta jaio diren herrialdean bertan oraindik errefuxiatutzat hartzen dituzten horiek? Esperantza aspaldi galdua dute nazioartearekin. «Gure erresistentzian soilik dut itxaropena», erran dio Ibrahim izeneko Libanoko palestinarrak BERRIAri. Nazioartea bidegabekeriak eta gatazkak onartuko ez dituen mantra baten gisan aipatzen da maiz, gehienbat Mendebaldean, baina historian gutxitan ailegatu izan da horrelako esku salbatzailerik, altruismo hutsez. Nazioartean indarrak ireki izan du bidea; eta palestinarrei, kasu honetan, itxi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.