Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Asmo onak baino gehiago

2021eko abenduaren 3a
00:00
Entzun
Iritsi da beste urtebetez Euskararen Eguna. Egun batez, edo astebetez, euskara askoren diskurtsoaren erdigunean ipintzen duen eguna. Baina diskurtsoan gelditzea, horra arriskua. Ondo daude adierazpen instituzionalak, kanpainak, tokian tokiko ekitaldiak, mozioak eta abar. Beharrezkoak dira horiek ere, baina ez nahikoa, inondik ere. Aurrerapausoak badiren arren, atzera egiteko beldurra gailentzen baita maiz.

Hiru administraziotan banatuta, hiruretan oso ezberdina da egoera, baina bakarrean ere ez dago atzerapauso eta erasoetatik salbu: Frantziak murgiltze ereduaren kontra hartutako erabakia, Irungo udaltzainen lan poltsan euskara eskatzearen kontrako epaia, ETB3 ikustearen aurkako kritikak, baxoa eta brebeta euskaraz egin ezina, Tuteran inoiz euskara entzun dela ukatzea, euskarazko gelak sortzeko ezintasuna... Zerrenda amaigabea da.

Eta zerrenda amaigabea da euskararen beharrei begiratuz gero ere. Hiztunak behar ditu, espazio berriak konkistatu behar ditu, lehentasunezko tratamendua izan, bazterreko izateari utzi, hizkuntza politika eraginkorrak abiatu, euskalgintzarekin orpoz orpo lan egin eta baliabideak eman... Urtean behin asmo onez betetako adierazpenak egitea baino askoz gehiago da hori, benetako konpromiso politikoa eta ausardia eskatzen dituena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.