Alderdietako militanteek nahiko luketena

2023ko otsailaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Deustuko Unibertsitateak egiten duen Deustobarometro inkestaren emaitzek islatu dute berriki alderdietako boto emaileek zer-nolako itunak egin nahiko lituzketen hauteskundeen ostean. Haren arabera, EH Bilduko militanteen ia erdiek (%49) ezkerreko koalizio batean ikusi nahiko lukete koalizioa, eta %36k nahiago lukete paktu bat EAJrekin, ardatz abertzalea indartzeko.

Jeltzaleen artean, ia parekoak dira EH Bildurekin akordioak adostu nahiko lituzketenak eta nahiago luketenak PSE-EErekin jarraitu. Galdetuen %42 dira lehenak, eta %43 bigarrenak.

PSE-EEkoen artean, berriz, gehienek EAJrekin batera jarraitzearen alde egiten dute, %46k hain zuzen; eta Elkarrekin Podemosekoak dira ezkerreko hirukoaren alde argien egiten dutenak; %75k, hain justu ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.