Osakidetza zigortua greba eskubidea urratzeagatik

2022ko irailaren 13a
00:00
Entzun
SATSE sindikatuak jakinarazi duenez, Osakidetza zigortu egin dute greba eskubidea urratzeagatik: bi sententzia jaso ditu aurka, Galdakaoko ospitalean eta Uribe eskualdeko bi osasun etxetan (Bizkaia) «gehiegizko zerbitzu minimoak» ezartzeagatik greba egunetan. Hala, Osakidetzako zuzendaritzari «jarrera aldatzea» galdegin dio erizainen sindikatuak, «agerian geratu baita nolako jarrera antidemokratikoa duen».

Azken hilabeteotan, hainbat salaketa aurkeztu ditu SATSEk, «Osakidetzako zuzendaritzak langileekin izandako inposizioen aurrean, bai lan baldintzak aldatzean, bai greba egunetan gutxieneko zerbitzuak ezartzean». Horietako batzuk irabazi egin ditu, eta Osakidetza zigortu dute, besteak beste, mahai sektorialeko akordioak ez errespetatzeagatik eta iazko udan osasun etxe batzuk «aldebakarrez» ixteagatik. «Justiziak berriz berretsi du Osakidetzak eskubideak urratzen dituela».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.